XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Arduratze-batzordea
9garren Atala.- Zer-nolakoa eta egitekoak.

Auzitan eta auzitatik kanpo, Biltzar Nagusietan hartutako erabakietan daudenez eta legeen aginduz Biltzar Nagusiarenak izan edo Araudiak horrentzat gordetako eskubideez besteko inolako mugapenik gabe Baltzuaren eraentza eta ordezkotza bere zabalenean dagozkion Baltzuko bateango ihardutze-saila da Arduratze-Batzordea.

10garren Atala.- Eratze-modua, izendapena, karguak eta iraupena
1. Arduratze-Batzordeak gehienera hamar Arduradunek osatuko dute, eta hoiek Baltzuko akzio-jabe izatea ez da nahitaezko izango.

2. Biltzar Nagusiari dagokio Arduratze-Batzordekideen zenbatekoa erabakitzea, hoiek noiznahi izendatzea edo kentzea, eta bai Batzordeko kargudunak, Lehendakaria, Lehendakariordea eta Idazkaria alegia izendatzea eta aldatzea ere.

Idazkaria Arduratze-Batzordekide ez den bat izan daiteke; horrela bada, Batzordeak aztertu ditzan arazoetan ez du botorik izango.

3. Baltzua sortarazterakoan izendatutako arduradunek Legeak jartzen duen gehienerako aldi osoan ihardungo dute bere karguan, eta bestela izendatutakoen manualdiak Biltzar Nagusiak bakoitzean jarri dezan epe-muga izango du eta hori, bietan, behin eta berriz birrizendatu ahal izatearen edo Biltzar Nagusiak noiznahi hoiek kentzea erabaki ahal izatearen kaltetan gabe.

11garren Atala.- Bilkuretarako deiak.

1. Arduratze-Batzordea bere Lehendakariak dei eginda edo Batzordekideen herenak eskatuta bilduko da Baltzuaren ihardunerako komenigarri izan dedin guztietan, eta hiru hilabetez behin gutxienez.

2. Deia, Lehendakariaren iritziz presa dagoenean izan ezik, gutxienez berrogeita zortzi ordu lehenago egingo da, aztertuko den gai-zerrenda iragarriz.

3. Batzordekide guztiak bertan egon eta guztiek elkar hartuta bilkura egitea erabakiz gero ez da aurrez deia egin beharrik izango, eta bilkurak balio osoz hartu ahal izango du ezein erabaki.

12garren Atala.- Bilkurak, eta erabakiak hartzea
1. Arduratze-Batzordea, bertako kide guztien erdiak eta bat berenez edo ordezko-bidez bilkuran egon daitezenean balio osoz bilduta egongo da.

2. Arduratze-Batzordeko Lehendakaria izango da bilkuretan mahaipuru eta arteztaile, eta kargu hori hutsik egotea edo Lehendakaria kanpoan, gaisorik edo benetan ezinduta egotea gertatuz gero Lehendakariordea, eta horren ezean Batzordekide zaharrena.

Batzordeko Idazkariak bere gain izango du deiei bere bideak eginaraztea eta bilkurak gertatzea, bilkuretan gertatutakoei buruzko agiria idatzi eta Lehendakariaren oniritziarekin izenpetuko du, hartutako erabakiekiko egiaztagiriak ere horrela eginaz.